XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AU BE EGIA DA

Oingoan kaletarren ipuiñ bat ipiñi bear dogu.

Madril'go kale artetik sekulo be urten bako bat, Bizkai'ko erri batera etorri zan.

Zertara eztakigu eta importa be ez.

Udaguena zan ta baserritarrak arto batzen ziarduen.

Madriltarra begira arta-buruai.

Alako baten erderaz dirautso baserritar bateri: -¡Zu, gizon!¿Artaburu eder orreik, bakoitxa garau batetik sortu da?

-¡Jakiña, ba!, dirautso baserritarrak.

-¿Ta artaburu batek zenbat garau ditu?

- Irureundik gora, itxurazkoa bada.

-¿Ta zenbat denbora bear da artoa egiteko?, barriro dirautso kaletarrak.

- Mayatzean erain zan; atara kontuak.

- Bien, bien!, esan da joan zan kaletarra.

Baña ezin zan bere artean egon.

-¡Au dok ona, au!, ziarduan bere barruan.

Garau batek, irureun ale!

Orretara eun kilok, irureun kilo ta kilo bakoitxe duro bat jo ezkero, 30.000 duro artu leikezak!

¿Zeri begira gagozak kaletarrak derepente aberastu barik?

Ta bururatu jakon berealaxe aberastutea.

Joan zan Madrillera ta al izan eban diru dana batu, etorri Bizkaira barriro ta solo eder bat erosi eban.

Artu jornaleruak, goldatu, zimaurtu ta eun kilo arto erain be bai.

Berak esaten ebana: Lenengo urterako, ondo jak 30.000 duro irabastea.

Lan danak amaitu ziranean, biurtu zan Madrillera.

Udaguena eldu arte, estu ta larri egoan.

San Miguel inguruan pozez beterik ba'dator artoa batzen.

Bere soloa ikusi ta konorte barik gelditu, bat-batera izan zan: artoa besteko bedarra danean ta auntzkumearen adarra lakoxe artaburutxoak bakarrik.

Erriko baserritarrak barre egiten eben, euren artean esanaz: ¿Zer uste juan ba orrek: artoa bota ta beste barik aberastuko zala?

Ipuiñ au gogoan artu bear dabe Etxebarri ta Barinaga'ko neska-mutillak, eurak be antzera egin ez dagien.

Arto kontuan olako burugabekeririk ez dabe egingo emengoak.

Baña antzera egin leikie Ejerzizioetan erain dan aziaz.

Arto soloaz egiten dana, arimeaz egiten da Ejerzizioetan: arimea goldatu, prest ipini ta azi ona artu.

Baña gero azia zaindu egin bear da.

Artoai bedar txarrak kendu, mieztu ta jorratu egin bear da, artaburu onak artzeko.

Bestela madriltarrai pasau jakona.

Ejerzizioetan ariman erain dan azi onak frutua emoteko, illero-illero bedar txarrak kendu ta jorratu egin bear da.

Orretarakoxe da illero neskak ta mutillak dauken eguna.

¡¡Bedar txarrai azi ona itoten ez itxi!!